![]() | Ongietorriak guztioi gure web gune honetara, pozez gerturatzen zaituztet gure Ikastetxera eta atsegin handiz aurkezten ditut, pertsona askoren ahaleginen esker, sortzen diren ilusioak eta proiektuak , Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua. Bere sorreratik 40.hamarkadan, Ikastetxearen bilakaera, Hezkuntza eskaintzan ez ezik, inguruko eskaera sozialetara egokitzapen graduala ere izan du, baita teknologian, horniduran eta Euskal Autonomi Erkidegoko punta puntako enpresen antolamendu sistemetan ere. Geldiezina den prozesu honetan, lekuko soilik ez, laguntzaile eta partaide zuzenak egin nahi zaituztegu, lankidetza lokarrien bidez. Era honetan gizarte osoak garapen eta onura orokorrak jasoko ditu. Zuen interesa eskertzeko asmoz aukera honetaz baliatzen naiz eta besarkada bero bat opa dizuet. |